XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zioa-Dekretua. - Alkate-Udalburuak zure aurka egin den salaketagatik hasitako espedientea ebatziz, eta izapidegileak egindako ebazpen-proposamena ikusirik, agiri honetan zehaztutako eran eta zenbatekoan zigortzea erabaki du.

Hau guztiau jakinarazten da adierazitako epeetan dagozkion dirusarrerak egin edo, hala balegokio, errekurtsoa jarri ahal izateko, ondorengo arauak betez:

Ordainketa. - Zigorreko zenbatekoa borondatezko aldian ordaindu ahalko da, iragarki hau argitaratu eta zigorraren irmotasunaren osteko hamabost asteguneko epean.

Borondatezko epe hau iraganez gero ordainketa egin gabe, premiabidez kobratzeari ekingo zaio %20ko gainkarguaz eta sorturiko berandutza-interes, gastu eta kostuak gehituz.

Ordaintzeko tokia. - Bilboko Udaletxeko Borondatezko Diru-bilketarako Sekzioan, Venezuela plaza, 2, behesolairua, Bilbao.

Aurkabideak. - Ebazpen honen aurka Administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusian, dagokion Sailaren aurrean, bi hilabeteko epean, A.A.L. Legearen 58. atalarekin bat etorriz.

Jakinarazitako egintzaren aurka, eta administrazio-bideari azkena ematen dion aipatutako Errekurtsoa jartzeak, aurkatutako egintza diktatu duen organoari aldez aurretik jakinarazi beharra dakar.

Horrekin Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 110.3 atalean xedatutakoa betetzen da.

Iraungipena. - Zigorrak, irmoak direnean, urtebeteren buruan iraungitzen dira. Betearazpenera bideratutako jarduketek soilik etengo dute. 320/1994 E.D.aren 18. atala (BOE, 94-04-21).